ESQUEMA NARRATIVA DIGITAL


Haur Hezkuntzako bigarren mailako disziplinarteko lanerako bideoa osatzeko eskema aurkezten dugu hemen. Bideoaren osaketa egiten hastean gauzak alda daitezkeela jakinarazten dugu, baina egingo dugun guztia oinarri honetatik abiatua izango da.

Bideoan irudi eta kontakizun ezberdinen bitartez landuko den aniztasuna gorputz aniztasuna izango da.

SARRERA

Stop-motionen bitartez taldearen sarrera egingo da (kortoaren izenburua jarri), bideoari hasiera emanez.

ALDERDI BISUALA

Ikusizko alderdiari dagokionean, bideo sail bat aurkeztuko da. Bideo multzo horretan, pertsona ezberdinen aurpegiko eta gorputzeko atalak agertuko dira (begiak, ahoa, sudurra, eskuak etab.). Bideo hauetan parte hartuko duten pertsonak, fisikoki anitzak izango dira. Hots, pertsona arrazializatuak, helduak, gazteak etab. irudikatzea da helburua, aniztasun hori ikus dadin.

Atal honen bitartez, pertsona bakoitzaren ezaugarri fisikoei erreparatuko diegu, horien artean gorputza edo gorputz atalak. Atal hau, entzunezko alderdian kontatzen denarekin lotua joango da.

ENTZUNEZKO ALDERDIA

Alderdi honi dagokionean, pertsona baten ahotsa entzutea aurreikusten da, errimadun istorio bat kontatzen. Istorio horretan, ahotsak gorputzen inguruko hausnarketara bideratutako galderak luzatuko ditu, amaierako hausnarketatxo batekin erantzunak lortzeko lehen urratsak emanez. 

Ahotsa jarriko diogun testu honen helburua ikus-entzuleak hausnarketa batera bideratzea izango da. Aipatu bezala, amaieran hausnarketa hori borobiltzeko asmotan zenbait esaldi edo hitz gako aipatuko dira.

IRAKURRIKO DEN TESTUA:

BARRUKO AZALAK

Gaur goizean atzoko galdera berarekin esnatu naiz:

Zer da pertsona izatea?

Jantziko nuena erabakitzen ari nintzenean, ez naiz gustura sentitu nire gorputzarekin. Azkenean edozein arropa aukeratu, prestatu eta kalera atera naiz
Ezer egiten hasi aurretik, etxe azpiko kafetegian gosaltzea erabaki dut.
Bertan, entzuten ez duten belarriak daude.
Azokara begira nagoela, 
bapatean alde batetik bestera ikusi dut
sudur handi eta beltza
Txakurra paseatzera atera denak
belarri txiki eta zuriak ditu
eta aurikular inalanbrikoak daramatza
Herriko dendatik atera denak
erosketaren poltsa zintzilik duenak
gorri eta estu du behatza
Kafearen azken urrupa
sentitu dut garratza
Kafetegitik atera bezain laster, belar dendara abiatu naiz.
Kalean noala, hitz egiten ez dakien ahoa dago.
Zer da pertsona, ez bada itxura?
Dio kalean norbaitek
Guztion itxura izaerarekin lotua dagoela
pentsatuko dute hainbatek
Baina ez!
Zereal integralen paketea hartzen ari nintzela
galderez josi naute gogoetek
Belar dendatik zuzenean udaletxera abiatu naiz eta martxoak 8ko kartel zaharkitu bati begiratu diot.
Bertan, ikusten ez duten begiak daude.
Zer da gorputza ez bada ezagutza?
Zer da gorputza ez bada askatasuna?
Zer da gorputza ez bada artea?
Eta zergatik bihurtu dugu gorputza
gure bizitzaren katea?
Kartelari begira malkoa jausi zait
hori da nahigabea
Negar malkoei ezin eutsiz etxera itzuli naiz ia lasterka.
Etxean, ukitzen ez dakiten eskuak daude.
Arropak eranzten hasi naiz eta 
Ez naiz gustura sentitu nire gorputzarekin
Ez naiz gustura sentitu 
Nire soinean daramadan artearekin
Ez naiz gustura sentitu
Inguruak aurpegiratzen dizkidan aurreiritziekin
Ez naiz gustura sentitu
Ustez maite nauen, baina beti politagoa bihur nadin 
nahi duen pertsonarekin
Guztiz biluztu eta dutxako txorrotara hurreratu naiz
eta orain, ez dakit munduaren amaierara, hala amildegiaren hasierara iritsi naizen.
(aldatu daiteke)

Proposatzen dugun bideo labur honetan, alderdi bisuala eta entzunezkoa independenteki adierazi ditugun arren, noski hauen arteko kohesioa lortzeko asmoa dago. Transmititu nahi dena zera da: gorputz anitzak egotea aberastasun bat dela noski, eta horren inguruko kontzientzia garatuko duten lehen zantzuak eskaintzea bideoaren bitartez.



Comentarios

Entradas populares